XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. Jaturabel/Araotzeko kanoia

Arantzazuko kanoieko paisaia txundigarriak, eten barik, jarraipena du beste zintzur batetan, aurrekoa bezain espektakularra, Araotz eta Arantzazu ibaien konfluentzia-gunean kokaturikoa.

Zonalde honetara Oñatitik Arantzazura doan errepide berberetik iris daiteke, Araotz herrira daraman desbideraketa hartuz.

Kasu honetan, erosio flubialaren iharduerak kanoi estua sortarazi du, 100 m baino gehiagotako horma subertikalaz, Konplexu Urgoniarreko kararritan landuak.

Hegalen zatirik baxuena, era berean, Behe-Kretazikokoak diren sedimentu margatsu eta buztintsuek betetzen dute.

Arroka hauek, errazki erosionagarriak izanik, ibaiaren intzisioa erraztu dute, zintzurraren sakonera emendatuz.

Horma kalizoetan kabitate eta kofagune ugari ikusgai dira, batzu dimentsio itzelekoak, aintzineko garaitako ur-zirkulazio subterraneoko aparatu karstiko garrantzitsuaren lekuko direna, berorrek gaur egun funtzionatzen ez duelarik.